• Ekitaldi andana antolatu da kirol mota ugariren erakustaldiekin.

Lazkaon praktikatzen diren kirol mota guztiek bat egingo dute irailaren 28tik urriaren 9ra luzatuko den Kirol Astean. Hirugarren edizioa izango da aurtengoan. Honakoa da programazioa:

Irailak 28, larunbata:

  • 10:00etan, eskola haurren duatloia, herriko plazan.
  • 11:30tan, eskola haurren San Migeletako pelota txapelketa.

Irailak 29, igandea:

  • 10:00etan: XIX. Josetxo Imaz memoriala Lazkaon:
    • 10:00: haurren lasterketak.
    • 11:00: lasterketa nagusia.

Urriak 1, asteartea:

  • 10:30etan: Lazkao pausoka. Lagun artean paseo atsegin eta osasuntsu bat eman nahi duten guztiei zuzendua. Plazatik atera eta ibilaldia herrian zehar.
  • 18:00 – 23:00 “auto lasterketetako noten tailerra”, David Nafriaren eskutik, kultur etxean. Izen ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Urriak 2, asteazkena:

  • 17:00tan: herri kirolak eskolako haurren jolasaldia, Herriko plazan.

Urriak 4, ostirala:

  • 18:30etan: aerobiton, zunbaton, boxing emanaldi herrikoia Herriko plazan. Parte hartze irekia.

Urriak 5, larunbata

  • 11:00tan: eskalada jarduna, plazako pilotalekuaren atzekaldean. Parte hartze irekia.
  • 17:00etan: Zesta Punta jaialdia kiroldegian: Kadete, senior eta emakumeen arteko partidak.

Urriak 9, asteazkena:

  • 19:00tan: “6000 metrotan ere” Felipe Uriarterekin ikusentzunezkoa eta solasaldia Areria kultur gunean.