Lazkaoko Udalak bat egin du beste urte batez Nazioarteko Mugikortasun Astearekin. Datorren astean izango da, irailaren 17tik 22ra bitartean.

Horren harira, eta San Benito Ikastolarekin batera, hainbat ekintza antolatu dira datorren asterako. Urte asko dira Lazkaon ekintzak antolatzen direna mugikortasun astearen barruan, urtero helburu berdinarekin: gizartea mugikortasun jasangarriagora bultzatzea.

Aurtengo lema honakoa izango da: “Konbinatu eta mugitu”. Leku batetik bestera egiten diren joan-etorrietan autoa alde batera utzi eta beste baliabide batzuk erabiliz, joan-etorri horiek txirrinduz, garraio publikoa erabiliz edo oinez egitea, edo baliabideak konbinatuz egitea indartu nahi da. Desplazamenduetan aldaketa bat ematea bilatu nahi da.

Guzti honen helburu nagusia eta, azken finean, lortu nahi dena, herritarren espazioetan eta bizi kalitatean hobekuntzak lortzea da. Gune atsegin, garbi, zaratarik gabeak eta gure osasunean ariketa fisikoaren bidez hobekuntzak izatea da helburua.

Lazkaon mugikortasun astearen barruan antolatu diren ekintzen artean, azpimarratu autorik gabeko eguna irailaren 22an izango dela. Lazkaoko Udaletik egun horretan lanera, eskolara, kiroldegira, enkarguetara… txirrinduz, patinez, oinez… joatea animatzen ditu herritarrak. Konbinatu baliabideak eta mugitu autorik gabe!

EGITARAUA