Traktoreen eta gurdien azterketa teknikoa egiteko aukera egongo da irailaren 13an, ostegunean.

Azterketa Zubierreka Industriaguneko 30. pabiloian (udalaren biltegia) jarriko den unitate mugikorrean egin ahalko da, 08:00etatik 13:00etara bitartean. Azterketa egin ahal izateko ezinbestekoa izango da aldez aurretik txanda eskatzea udaletxeko bulegoetan. Aurre txanda eskatzeko azken eguna ostirala izango da, irailak 7.

Azterketa egiteko ordaindu beharreko kopurua 41,28 eurokoa da, eta honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • Zirkulazio baimena
  • Azterketa teknikoaren txartela
  • Aseguruaren ordain-agiria
  • NAN-a

Traktoreek 8 urte arte ez dute azterketa egin beharrik. 8 eta 16 urte bitarteko traktoreek bi urtean behin egin behar dute azterketa, eta 16 urtetik gorakoek urtero.