Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiko bazkidetza berritzeko epea irekita dago.

Hala, bazkidetza berritu nahi dutenek, baja eman nahi dutenek, ordainketa helbideratu nahi dutenek edo bazkidetza mota aldatu nahi dutenek ekainaren 30era arteko epea izango dute. Halako aldaketaren bat egin nahi dutenek kiroldegian bertan jakinarazi beharko dute, eta bertan jasoko dute informazio gehiago.

Ordainketa kontu korronte bidez helbideratuta dutenei uztailaren 2an kobratuko zaie kuota. Helbideratuta ez duten bazkideek, berriz, uztailaren 1era arteko epea izango dute ordainketa egiteko. Ordainketa egiterakoan, kiroldegiko bazkidetza dela adierazi beharko da ordain-agirian, eta ondoren agiria kiroldegian aurkeztu beharko da.

Bestalde, gogorarazten da familia bazkidetzaren barruan ikasle edo langabe egoeran egoteagatik, 18 urtez gorako seme-alabak sartu ahal izateko, aldez aurretik egin behar dela eskaera, eta beharrezko agiriak kiroldegian aurkeztu behar direla.

Igerilekuko bazkidetzak

Estaligabeko igerilekuak ekainaren 9tik aurrera egongo dira irekita. Aurten ere, udako bazkidetza berezia egin ahal izango da kiroldegian, estali gabeko igerilekua erabili ahal izateko.