Azken urteetan sare sozialek izan duten garapena eta horien inguruan egiten den erabilera asko ugaritu da. Gai horri begira, sare sozialen erabilera oker batek zein arrisku izan ditzakeen ikasteko hitzaldia antolatu dugu San Benito Ikastolak eta Lazkaoko Udalak.

San Benito Ikastolan gai honen inguruko lanketa berezia egin da. Baina gaiak duen garrantzia kontuan hartuta, lanketa hori herritar guztiengana zabaldu nahi da orain hitzaldi honekin. Horregatik, San Benito Ikastolatik eta Lazkaoko Udaletik herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu bertan parte hartzera: haurrak, gazteak, helduak, gurasoak, eta baita aitona-amonak ere.

Informatika delituetan aditua den Ertzaintzako kide batek egingo du hitzaldia eta cyberbullyng-a, nortasunaren ordezkatzea, sekretuen ezagutaraztea, mehatxuak, iruzurrak… izango ditu hizpide. Halako kasuak identifikatzen eta horien aurrean nola jokatu ikasi ahal izango da saioan.

"Sare sozielan eta Interneten arriskuak" hitzaldia:

  • Data: Apirilak 19, osteguna
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Areria