2018ko San Prudentzio jaietako ekintzak batuko dituen egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa egingo du aurten Lazkaoko Udalak. Martxoaren 2ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko.

Lanak edozein eratakoak eta koloretakoak izango ahalko dira: argazkia, collagea, pintura… Aurkeztutako lan guztiek formatu bertikalean egindakoak izan beharko dira. Lanak udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira. Lehiaketaren oinarriak honakoak dira:

  1. Edozein kolore eta eratako lanak onartuko dira: argazkia, collagea, pintura... Lanen neurriak honako hauek izan behar dute, 148 x 210 mm (A5) edo horren proportzioa gordetzen duen beste tamaina bat. Formatuak nahitaez bertikala izan behar du.
  2. Gaia “Lazkaoko jaiak”. Agertu beharreko testua: “San Prudentzio jaiak 2018”. Beste inolako testurik ez da agertu behar.
  3. Lanak ezingo du inolako aldarrikapen sexistarik edo politikorik izan, ezta alkoholaren edo drogen kontsumoarekin zerikusirik duen mezurik, irudirik edo bestelako elementurik.
  4. Lanak inoiz argitaratu gabeak izan behar dute.
  5. Saria 200€-koa izango da.
  6. Kartelaren atzean egileak izenburua adierazi beharko du eta kartazal itxi batean izen deiturak, helbidea eta telefonoa adieraziko ditu. Kartazalaren kanpoan, berriz, izenburua. Formatu digitalean eginda dauden lanak honela aurkeztu beharko dira: Eredu bat inprimatuta aurkeztu beharko da (izenburua atzeko aldean adierazita). Kartazal itxian (aurrez adierazitako datuekin batera) lana euskarri digital batean entregatu beharko da: USB-a, CD bat…
  7. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Mahaiburua: Lazkaoko Udaleko Kultura batzordeburua, udal zinegotzi bat, kultura batzordeko partaide bat, eta herriko artista bat. Idazkaria Lazkaoko Udaleko kultura teknikaria izango da.
  8. Epaimahaiak hartutako erabakia apela ezina izango da. Epaimahaiak hala erabakitzen badu, lehiaketa hutsik geratu daiteke.
  9. Saritutako lan guztiak Lazkaoko Udalaren jabetzan geratuko dira, eta lan horien erreprodukzio eta erakusketako eskubidea beretzat gordeko du.
  10. Lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 2a izango da, arratsaldeko 18:00ak bitartean. Lanak Lazkaoko Udaleko harreran aurkeztu beharko dira.