ARAH GANBARA MUSIKA TALDEA

11 Ots 2023 19:00 – 20:30
Lekua: Areria Aretoa
Kategoria: Musika eta dantza

ARAH GANBARA MUSIKA TALDEA

"BAZEN BEHIN"

Sarrerak salgai urtarrilaren 13 eguerdiko 12:00etatik aurrera www.lazkao.eus edo takilan.

Emanaldi honek Euskal tradizioa abanguardiara ekartzeaz gain obra berriak aurkeztea du helburu, sorkuntza aldarrikatuz. Hein handi batean, Euskal kultura josi duten musika obren moldaketetan dago ekimenaren muina. Tradizioaren elementuak abiapuntu harturik, dantza garaikidearekin eta perkusioarekin fusionatzen den ikuskizuna da. "Bazen behin" izenburuak oso antzinako iragana gogora ekartzeko haurtzaroko ipuinetan erabili izan den esamolde herrikoiari erantzuten dio. Horrela, gure ideia kultur tradiziotik abiatuta fikzio bat sortzea da; orainetik abiatu eta entzuleak bere soinu-paisaien mugetarainoko bidaia moduko bat izango da, norberaren memoria adierazleaz baliatuz, oroitzapenez alegia. Kontua da, beraz, herri-kantak gehiago arakatzea, nolabaiteko berrikuntzaz bustitzea, eta sustraiak begirunez tratatzea.