• Lazkao Korrika taldeak eta Lazkaoko Udalak hainbat ekintza antolatu dituzte martxoaren 22 eta 23an Korrika herrian zehar igaro dela ospatzeko.

Martxoaren 23an, Lazkao festaz jantziko da gure herria zeharkatuko duen Korrikarekin, 10:45ean. Gertaera hau, euskararen inguruko komunitatea batzen duena, Lazkao Korrikak eta Lazkaoko Udalak martxoaren 22 eta 23rako antolatu dituzten ekitaldien markoa da.

 

Martxoak 22

  • Korrika Txikia San Benito Ikastolak antolatua. DBH-ko eta batxilergoko ikasleek eguerdiko 13:00etan egingo dute korri, eta HH-koek eta LH-koek aldiz arratsaledeko 15:00etan. 
  • 15:30 Ikastolako Korrika festa plazan.
  • 19:00 Taloak JTK Lazkaun taldearen eskutik. 
  • 19:00 Jundajo Txaranga.
  • 21:00 Muxutruk Erromeria. 

 

Martxoak 23

  • 09:30 Lazkaoko Joaldunak JTK Lazkaun taldearen eskutik.
  • 10:30 Txokolatada plazan (San Benito ikastolako batxilergoko ikasleak)
  • 10:45 KORRIKA
  • 11:30 Lazkaoko Buruhandi eta Erraldoiak Antzar Konpartsaren eskutik.
  • 14:30 Herri bazkaria eta bazkal ondoren kantuan Garazi, Sala eta Jon Gardoki (bazkarirako txartelak udaletxean salgai egongo dira martxoaren 1etik 15era)
  • 17:00 Jolasak Zagupek antolatuta. 
  • 20:30 Zezen Suzkoa Antzar konpartsaren eskutik.