Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren baitan ekitaldi ugari izango dira eta sariketak haur, gazte zein helduak lanean jarri eta feminismoa, tratu onak eta bizikidetza landuta lanak aurkeztera animatu nahi ditu

 

Lazkaoko Udaleko Berdintasun sailak brooktrailer lehiaketa antolatu du azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren baitako ekitaldien barruan. Azaroak 27ra arte izango dute interesa dutenek lanak aurkezteko epea zabalik. 

Booktrailer liburuak aurkeztu edo iragartzeko bideoa da, filmeetako trailerren antzekoa. Hala, booktrailer bat sortzeko, liburu bat, irudiak (bideo zein argazkiak) testua, ahotsa eta musika behar dira, irudimena eta gogoarekin nahastuta. Bideo hauek bideo digitaletarako erabiltzen diren formatuetan sortzen dira, eta telebista edo Internet bidez partekatzen dira.

Gaiak: feminismoa, tratu onak eta bizikidetza

Udalak aukeratutako liburuetako gai nagusiak feminismoak, tratu onak eta bizikidetza izango dira. Urtean zehar hainbat prebentzio programa eta kanpaina garatzen dira, baina morez markatutako eguna azaroaren 25a izaten da, non herritarrak, mugimendu feministak zein administrazio erakundeek bat egiten duten, eta ahotsa altxatzen dute indarkeria matxistaren kontra, booktrailer lehiaketa testuinguru honetan kokatzen da.

Bi kategoria egongo dira, adinaren araberakoak:

 

  • A KATEGORIA: 12 urte arte
  • B KATEGORIA: 12 urtetik gora

 

Baldintza batzuk ere bete beharko dira lanak aurkezterako garaian. Zentzu honetan, ez da mingarria edo iraingarria izan daitekeen edukirik onartuko. Irudikapen sentsazionalistetatik eta melodramatikoetatik aldendutako mezu positiboak, eraldatzaileak... lehenetsiko dira. Halaber, booktrailerrek gehienez bi minutu iraungo dute. Bideoak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali beharko dira azaroaren 27a baino lehen eta sari banaketa abenduan egingo da. 

Sariak

A KATEGORIA 1.SARIA: Lazkaoko saltoki txikietan gastatzeko 120 euro balioa duen bonoa.

A KATEGORIA 2.SARIA: Lazkaoko saltoki txikietan gastatzeko 80 euro balioa duen bonoa.

 

B KATEGORIA 1.SARIA: Lazkaoko saltoki txikietan gastatzeko 120 euro balioa duen bonoa.

B KATEGORIA 2.SARIA: Lazkaoko saltoki txikietan gastatzeko 80 euro balioa duen bonoa.

SARIAK

Booktrailer liburuen zerrenda

Udalak booktrailerrak egiteko liburuen zerrenda osatu du eta ondokoa da: 

A KATEGORIA:

1. Derrigorrez, musurik ez. Maite Canall.

2. Hamaika andere ausart. Xosé Manuel González. Pamiela

3. Jonek Jone izan nahi du. Dani Martirena, Ana Ibañez. Liburu iletsuak.

4. Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe Mari? Seve Calleja. Elkar

5. Munduko karramarrorik ertainena. Uxue Alberdi Estibaritz. Begiko

6. Nire tutua. Zazu Navarro. Minis

7. Txanogorritxu eta otso beltxu. Kukuxumuxu. Ttarttalo

9 urtetik gorakoentzat:

1. Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi. Nunila López Salamero. Txalaparta.

2. Markos Kantinera. Patxi Zubizarreta . Elkar

3. Norak suhiltzaile izan nahi du. Arantxa Iturbe. Elkar.

4. Pippi Kaltzaluze. Astrid Lindgren. Xaguxar.

5. Lolaren bizikleta. Alba Barbe I Serra. Bellaterra Edicions

 

B KATEGORIA:

Adina: 12 urtetik gora

1. Casillas, Elizabeth. Emakume guztiok. Astiberri, Mundubat, 2020

2. Iguaran, Oihana. Hormak. Elkar, 2021

3. Lienas, Gemma. Carlotaren egunkari morea. Erein, 2004

4. Osoro, Jasone. Ezekiel. Elkar, 2009

5. Osoro, Jasone. Jara, bikiak eta bikoteak. Zubia, 2005

6. Usandizaga, Aintzane. Esther Ferrer eta denbora :(ia) guztia moztu eta itsats daiteke. Pamiela,

2022

Adina: 14tik gora

1. Arana, Aitor. Maitasun sua. Ibaizabal, 2013

2. Calo, Teresa. Marta ispiluaren aurrean. Elkar, 2012

3. Ende, Michael. Momo. Begiko, 2019

4. Guerrero, Andres. Maitasuna zailegia da. Begiko, 2018

5. Osoro, Jasone. Festa. Elkar, 2021

Adina: 16tik gora

1. Aspiazu, Ainara. Utzi azalari: Dobera Euskal Elkartea, 2022

2. Jaio, Karmele. Aitaren etxea. Elkar, 2019

3. Lertxundi, Anjel. Zoaz infernura, laztana: Alberdania, 2018

4. Miner, Kattalin. Moio - gordetzea ezinezkoa zen: Elkar, 2019

5. Txoperena, Maddi Ane. Ez erran inori. Elkar, 2022

6. Bilbao, Leire. Etxeko urak: Susa. 2020

7. Urretabizkaia, Arantxa. Bidean ikasia: Pamiela, 2016