• San Benito Ikastola, Maizpide euskaltegia eta udalaren arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Ikastaroa irailaren 19an hasi eta abenduaren 16an amaituko da.
  • Izen ematea San Benito ikastolan, Maizpide Euskaltegian edota Udalean presentzialki edo deituz egiteko aukera egongo da. Baita Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bidalita ere.

2018. urtean Lazkaon egindako euskararen erabileraren kale-neurketaren emaitza %44,8 izan zen. Datu hauek hobetu nahian eta gurasoek ere euskara ikasten saiatzeak duen garrantzia kontuan harturik, San Benito Ikastola, Maizpide euskaltegia eta udalaren arteko elkarlanaren ondorioz, Lazkaoko gurasoei euskara doan ikasteko aukera emango zaie berriz ere 2022-23 ikasturtean, ikasturte honetan hasitako bidea jarraituz. 

Ikastaroa irailaren 19an hasi eta abenduaren 16an amaituko da. Astean 3 egunez izango da (asteartea, asteazkena eta osteguna) ordutegia ondorengoa izango da: 09:15-12:15. Ikastaro hauek dinamikoak izango dira, euskara ikasi eta egunerokotasunean erabiltzeko helburuarekin.

Izen ematea San Benito ikastolan, Maizpide Euskaltegian edota Udalean presentzialki edo deituz egiteko aukera egongo da. Baita Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita ere. Ikastaroa aurrera eraman ahal izateko, gutxienez 8 lagun beharko dira.

gurasoak ikastaroa