- 334 sarrera daude ikuskizun bakoitzerako eta Lazkaoko Udaleko harreran eska daitezke.
San Prudentzio jaietan bi ekintza berezi hartuko ditu Areriak: Kantu Kolore ikuskizuna eta Oskarbi eta Kantaka taldeen kontzertua.
Bi ikuskizun hauetako sarrerak jada eskuragarri daude Lazkaoko Udalean. 334 sarrera daude ikuskizun bakoitzerako:
- Kantu Kolore taldearen ikuskizuna, apirilaren 24an, igandea, 17:30ean. Gehienez 3 sarrera hartu ahal izango ditu pertsona bakoitzak.
- Oskarbi eta Kantaka taldeen kontzertua, apirilaren 28an, 19:00etan.
Lazkaoko Udaleko harreran eska daitezke sarrerak honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:00etara eta larunbatetan 8:00etatik 12:00etara.