• Lan horiek, hain zuzen, ondorengo guneetan egiten dihardu lehen fase honetan: Hirigoien kaleko zenbaki bikoitien espaloietan, Jose Lasatik zubirainoko zatian, Uhaitz kalean, Uhaitz eta Hirigoien tartean dauden guneetan (ogiberriko aparkalekutik Batzoki aldera), Mikelar eta Euskadi enparantza tarteko gunean eta Lazkao Txiki plazaren atzealdeko espaloitik Iturgaitzagarainoko gunean.
  • Dagoeneko hiru aste daramatza Udalak garbiketa lan hauek burutzen eta guztira bost edo 6 asteko iraupena izatea aurreikusten da.

Lazkaoko Udalak dagoeneko hiru aste daramatza herriko kale eta espaloian sakontasunean garbitzeko lanak burutzen herri txukun, garbi eta atsegin baten aldeko apustuan.

Horri jarraiki, aipatu lanak beste bi edo hiru astez luzatzea aurreikusi du eta ondorengo guneak izango dira garbituko dituenak fase honetan:  Hirigoien kaleko zenbaki bikoitien espaloiak, Jose Lasatik zubirainoko zatia, Uhaitz kalea, Uhaitz eta Hirigoien tartean dauden guneak (ogiberriko aparkalekutik Batzoki aldera), Mikelar eta Euskadi enparantza tarteko gunea eta Lazkao Txiki plazaren atzealdeko espaloitik Itrugarizarainoko gunea.

Ohiko eguneroko garbiketa lanez haratago, helburu dute, herriko kale eta espaloiak modu sakonagoan garbitzea eta lazkaotarrei herri txukun eta atsegin bat eskaintzea.

 

20210524 100857