• Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da. Udalean bertan burutu behar da izen ematea eta dokumentazioaren aurkezpena.

Lazkaoko Udalak Gizarte Langile bat kontratatzeko hautaketa prozesua jarri du abian. Kontratuaren iraupena hilabete batekoa izango da. Eskariak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da. Udalean bertan burutu behar da izen ematea eta dokumentazioaren aurkezpena.

Bete beharreko baldintzak honakoak dira: Gizarte Langintzako Gradua edo baliokidea den titulazioa izatea eta euskararen ezagutza mailari dagokion 3. Hizkuntz eskakizuna edo baliokidea den titulua izatea. Baloratuko da Udaletan Gizarte Langileen eginkizunetan esperientzia izatea.

Informazio gehiago www.lazkao.eus -en, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz, edota 943 08 80 80 telefonora deituta.

 

Gizarte Langilea