• Santa Magdalena kaleko 4. zenbakian atari pareko espaloia zabaldu da, lehen zeuden harmailen ordez bi eskilara sortuz eta korten altzairuzko lorontzi batzuk jarriz. Helburua ingurua txukundu eta auzotarren irisgarritasuna bermatzea izan da.

Lazkaoko Udalak herria eraberritu eta herritarren mugikortasuna erraztu eta irisgarritasuna hobetzeko lanekin aurrera dihardu. Ibabeko eraberritze integralaren edota gutxi barru ekingo zaien Mikelak kaleko edota Udaletxe atzeko kaleen berrurbanizazioekin batera, aktuazio txikiagoak ere ari da burutzen, esaterako, Santa Magdalena kalean.

Zehazki, Santa Magdalena kaleko 4. zenbakian atari pareko espaloia zabaldu da, lehen zeuden harmailen ordez bi eskilara sortuz eta korten altzairuzko lorontzi batzuk jarriz. Helburua ingurua txukundu eta auzotarren irisgarritasuna bermatzea izan da. Aparkaleku bat gehiago ere irabazi da. Horrez gain,  bertan dagoen jardinari zintarria aldatu zaio korten altzairuzko bat jarriz.

Santa Magdalena