- Zinemak eta Gaztelu zeharkatuko duen mendi ibilaldiak osatuko dute asteburuko eskaintza.
Kantaka eta Gontzal Mendibilek kontzertua eskainiko dute ostiral honetan, otsailak 14, Arerian. Arratsaldeko 20:15ean ekingo zaio emanaldiari. Oraindik geratzen dira sarrera gutxi batzuk www.lazkao.eus atarian.
Gontzal Mendibil izango da protagonista kontzertuaren lehen zatian eta honako abestiak abestuko ditu: Biok, Eztia, Bizitzen Ikastea, Esperantza, Handia Izanen Naizenean, Ama Gorbeia, Agur Ama, Amaren Sua eta Merezi Ote. Kantu hauen ostean Kantaka abesbatzarekin elkarlanean jardungo du honako abestiak taularatuz: Gure Herria, Ez Bedi Galdu Euskera, Laster, Laster, Memorian, Billoxik, Bagare eta Herria Maitatzeko.
Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Bi filme eskainiko dira: ‘Lur eta Amets’ haurrei zuzendua eta ‘Jojo rabbit’ helduentzako. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:
Jojo rabbit
• Otsailak 15, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Otsailak 16, igandea: 19:30.
• Otsailak 17, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.
Lur eta amets
• Otsailak 15, larunbata: 17:00.
• Otsailak 16, igandea: 17:00.
Igandean, otsailak 16, mendia izanen da protagonista beste behin. Gaztelu (Zaldibia) zeharkatuko duen mendi ibilaldia antolatu da. Goizeko 9:00etan ezarri da irteera Herriko plazan.