Asteburu honetan ireki ditu ateak Gaztelekuak, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Hasiera bikaina izan du gainera, asko izan baitira larunbat zein igande arratsaldean Gaztelekura gerturatu direnak.

 Asteburu honetan, gainera, gurasoei zuzenduta ate irekien jardunaldiak egingo dira, bai larunbatean eta bai igandean, Gaztelekua irekita dagoen ordutegian. Gaztelekua bera eta bertan egiten dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izango dute hala nahi duten gurasoek. Gaztelekura gerturatu besterik ez da egin behar ate irekien jardunaldian parte hartzeko.

Pasa den asteburuan zein asteburu honetan, azaroaren 4an egingo duten irekiera festa antolatzeko eginbeharrak egingo dituzte gazteek, besteak beste.