Areriako zine denboraldia amaitzera doa. Datorren astean (ekainak 3 eta 4) ikusi ahalko den "Nur eta herensugearen tenplua" pelikularen estreinaldia izango da denboraldiko azken emanaldia. Helduei zuzendutako emanaldiak, berriz, asteburu honetan (maiatzak 27-29) bukatuko dira, "El círculo" pelikularekin. Urritik aurrera hasiko da berriz zine denboraldia Arerian.
ASTEBURUKO EMANALDIAK:
- HELDUENTZAKO: "El círculo"
- Larunbata, maiatzak 27: 19:30 eta 22:15
- Igandea, maiatzak 28: 19:30
- Astelehena, maiatzak 29: 21:30
- HAURRENTZAT: "Power Rangers"
- Larunbata, maiatzak 27: 17:00
- Igandea, maiatzak 28: 16:30