Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan kokatuta dauden hiri ondasun higiezinen balio katastralak berrikusteko lana bukatu du duela gutxi.

 Kontuan izanda azken berrikuspena 2001. urtekoa dela, bi arrazoi nagusi aipa daitezke oraingo berrikuspena aurrera eramateko: batetik, araudi aplikagarriak balio katastralak eguneratu beharra ezartzen duelako, eta, bestetik, harrez gero aldaketak izan direlako balio horietan.

Balioen eguneratzeak helburu nagusi hauek izan ditu:

  • Gipuzkoako Katastroak oinarrizko balio bat eskaintzen duen legezko agiri bat lortzeko aukera ematea, eta balio hori ondasunen edozein transakziotarako baliagarria izatea.
  • Berrikuspenetik ateratzen diren balioak higiezinen merkatuaren benetako errealitatera egokitzea, erabilera eta zona bakoitzari emandako balio diferentziak islatu daitezen.
  • Balio fiskala higiezinen balio errealera moldatzea, ondasun higiezinen gaineko zergari lotutako kontribuzioen ekitatea hobetu dadin.

Gipuzkoako Foru Aldundia dagokion komunikazio orriak igortzen hasiko da ondasun higiezinen titularrei. Bertan, ondasunari buruz katastroan dauden datuak, Aldundiak kalkulatu duen balio katastrala, udalak ondasun higiezinen gaineko zergan aurreikusi duen zerga tasa eta, azkenik, 2017. urterako aurrikusi daitekeen kuota azalduko dira.

Komunikazio hau informazio ondorioetarako egingo da soilik. Finkaren balio katastralaren jakinarazpena jaso nahi duenak, ezinbestekoa izango du hiru toki hauetako batera bertaratzea: udaletxera, Gipuzkoako Katastroko bulegora, edo Ogasun eta Finantza Departamentuko herritarren arretarako edozein bulegotara.

Bertaratzeko epea hilabetekoa izango da, dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gipuzkoan zabalkunde gehien duten egunkarietan iragarkia 3 egunez argitaratuz emango da bertaratzeko epearen berri, eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren webgunean ere iragarriko da epeari buruzko informazioa.

Nolanahi dela ere, iragarkia GAOn argitaratu eta hilabete bat igaro ondoren, balio katastral berriak jakinarazitzat joko dira ondorio guztietarako, eta orduan aukera izango duzu haien aurka errekurtso edo erreklamazioa aurkezteko; horretarako ez da beharrezkoa jakinarazpena jasotzea.

  • Informazio gehiago eskuratzeko, hau egin dezakezu:
  • Departamentuaren webgunean sartu: www.gipuzkoa.eus/ogasuna
  • 902 100 040 telefonora deitu
  • Udaletxera joan
  • Gipuzkoako katastroko bulegora joan: Okendo kalea 20, 1. solairua, Donostia. 8:30etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.
  • Ogasun eta Finantza Departamentuaren herritarren arretarako edozein bulegotara joan, 8:30etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera:
    • Errotaburu pasealekua 2, 20018 Donostia.
    • Okendo kalea 20, behe solairua, 20004 Donostia
    • Julian Elortza kalea 3, 20730 Azpeitia
    • Toki Eder, 5, 20570 Bergara
    • Arragueta 2, behea, 20600 Eibar
    • Frantzisko Gainza 1, alboko atea, 20302 Irun
    • San Frantzisko 45, 20400 Tolosa.

     

PLANOAK

LAZKAOKO UDALERRIKO HIRITAR IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN LURZORUAREN ETA ERAIKINEN BALIO PONENTZIA