Albisteak

Koronabirusaren zabaltzea saihesteko, martxoaren 24tik aurrera, eta beste abisurik jaso bitartean, tamaina handiko etxeko tresnak biltzeko zerbitzua eten du Sasieta Mankomunitateak. Horregatik herritarrei eskatzen zaie beren etxeetan erretira ditzatela eta ez ditzatela kalean utzi.

Era berean, gogorarazi Urretxu, Beasain eta Ordiziako Garbiguneak, gremio profesionalei eta udal-zerbitzuei bakarrik erantzuteko daudela. Beraz, herritarrei dei egiten zaie Garbiguneak ez erabiltzeko, ezinbestekoa ez bada behintzat. Ordiziako eta Urretxuko Garbiguneetan etxeko animalien gorpuak (maskotak) normaltasunez biltzen jarraituko dute.

sasieta