• Telematikoki hartatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 943 08 80 80 telefonoa edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emaila.

Koronabirusa (Covid-19) ekidin eta bere hedapena saihesteko neurriak indartuko ditu Lazkaoko Udalak: harrera zerbitzu presentziala bertan behera utziko da bihartik, martxoak 17, aurrera eta arreta telematikoa indartu. Lazkaoko harrera zerbitzua ondorengoa izango da:

• Aurrez aurreko harrera zerbitzua eten egingo da.
• Harrera telefonikoa zein email bidezkoa astelehenetik igandera, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00tara luzatuko da. Honako kanalen bitartez burutu behar da: 943 08 80 80 telefonoa edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. emaila.
• Aurrez aurreko harrera ezinbestekoa balitz, aurrez Lazkaoko Udalera telefonoz deitu beharko da hitzordua adosteko.

Atari eta eraikinetako garbiketa zaindu

Atari eta eraikinetako gune orokorretan ondorengo neurriak hartzeko gomendioa luzatzen da:

• Ateetako helduleku, igogailuetako botoiak, eskaileretako baranda eta orokorrean ukitzen diren azaleren garbiketaren maiztasuna handitu eta indartzea.

Udalak herritarrei etxean gelditu eta prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egiten die.

korona 16