Albisteak

  • Udalak gogorarazi du koronabirusa “errez transmititzen denez” dela eta borondate osoz eginak diren keinuek birusa zabaltzeko balio lezaketela.
  • Lazkaon Koronabirusaren Prebentzio eta Jarraipen Batzordea sortu da. Egunero goizeko 10:00etan batuko dira batzordea osatzen duten ordezkari tekniko eta politikoak Koronabirusak herri eta lurralde mailan duen eboluzioa aztertu eta neurriak kudeatzeko.
  • Aurretiaz hartuak izan diren ekitaldien atzerapen eta eraikinen itxiera neurriez gain, astelehenetan Lazkaon ospatzen den azoka ere bertan behera geratuko da.

Lazkaoko Udalak, Koronabirusa ekidin eta bere zabalkundea saihesteko, herritarrei arduraz jokatu eta etxean gelditzeko deia luzatu die. Horretarako erakundeek helarazitako gomendioak betetzea eskatu du.

Gogorarazi du koronabirusa “errez transmititzen denez” dela eta borondate osoz eginak diren keinuek birusa zabaltzeko balio lezaketela. Horren aurrean, era koordinatuan jardun eta, berriz ere, arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eskatu die lazkaotarrei.

Adierazi du ere, aurretiaz hartuak izan diren ekitaldien atzerapen eta eraikinen itxiera neurriez gain, astelehenetan Lazkaon ospatzen den azoka ere bertan behera geratuko dela egoerak hobera egin bitartean.

Lazkaon Koronabirusaren Prebentzio eta Jarraipen Batzordea sortu da

Lazkaoko Udalak Koronabirusaren epidemiaren kudeaketa burutzeko Prebentzio eta Jarraipen Batzordea sortu du. Batzordea 6 kidek osatzen dute: Kepa Zubiarrain alkatea, Joxe Mari Ormazabal oposizioko bozeramalea, Mikel Zabala Udaltzainburua, Miren Aldasoro Hirigintza arduraduna, Laxia Urteaga Gizarte Zerbitzuetako teknikariak, eta Jon Eskisabel Zerbitzuetako koordinatzailea. Egunero goizeko 10:00etan batuko dira Koronabirusak herri eta lurralde mailan duen eboluzioa aztertu eta neurriak kudeatzeko. Epidemiaren eboluziok hobera egin bitartean mantenduko da batzorde berezi hau.

Prebentzio gomendioak eta inplikazio pertsonala

Udalak herritarrei prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egin eta norbanakoaren kontzientziazioa, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die birusa ez zabaltzeko.

Honakoak dira gomendioak:

1. Sarri garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin: mukiak kendu edo doministiku edo eztul egin ondoren; komunera joan ondoren; elikagaiak jan edo manipulatu aurretik; animaliekin kontaktua izan ondoren; gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren; edota esku zikinak dituzun guztietan.

2. Eztul edo doministiku egitean ahoa estali besaurrearekin edo mukizapi batekin.
3. Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili, eta, ondoren, zakarrontzira bota.
4. Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratu eta deitu 900 20 30 50.

koronabirusa