• Oin Arin Dantza Taldearen emanaldia, Gerriko Ikerlan Bekaren ebazpena, VII. Goierri Rallysprinta eta zinea, atzeratuta.
  • Honako eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera, martxoak 13, hurrengo abisurarte: Areria, Kiroldegia, Kultur Etxea, Gaztelekua, Liburutegia, Ikasgela, Ikastolako jolaslekuak, Harizti Handi kirolgunea eta Orobione jubilatuen elkartearen egoitza.
  • Udalak herritarrei prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egin eta norbanakoaren kontzientziazioa, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die birusa ez zabaltzeko.

Koronabirusa (Covid-19) ekidin eta bere hedapena saihesteko neurriak hartu ditu Lazkaoko Udalak. Aldi berean, prebentzio gomendioak betetzeko deia egin du.

Asteburu honetan ospatzekoak ziren hainbat ekitaldi atzeratu dira Koronabirusagatik, hurrenez hurren, Oin Arin Dantza Taldearen ‘Iraganaren Lorratzak’ ikuskizunaren emanaldia, Gerriko Ikerlan Bekaren ebazpena, VII. Goierri Rallysprinta edota zinema. Rallysprintaren bueltan antolatutako ekitaldi guztiak ere bertan behera gelditu dira. Ekitaldi ezberdinen data berriak aurrerago zehaztuko dira epidemiaren eboluzioaren arabera.

Horrez gain, honako eraikinak itxita egongo dira bihartik aurrera, martxoak 13, hurrengo abisurarte: Areria, Kiroldegia, Kultur Etxea, Gaztelekua, Liburutegia, Ikasgela, Ikastolako jolaslekuak eta Ariztihandi kirolgunea.

Eusko Jaurlaritzak hala aginduta, gainera, Orobione jubilatuen elkartea eta ikastetxeak itxita egongo dira 15 egunez.

Udal ikastaro guztiak ere bertan behera geratuko dira.

Prebentzio gomendioak eta inplikazio pertsonala

Udalak herritarrei prebentzio gomendio nagusiak jarraitzeko deia egin eta norbanakoaren kontzientziazioa, erantzukizuna eta inplikazioa eskatu die birusa ez zabaltzeko. Honakoak dira gomendioak:

1. Sarri garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin: mukiak kendu edo doministiku edo eztul egin ondoren; komunera joan ondoren; elikagaiak jan edo manipulatu aurretik; animaliekin kontaktua izan ondoren; gaixo dagoen norbait artatu aurretik eta ondoren; edota esku zikinak dituzun guztietan.
2. Eztul edo doministiku egitean ahoa estali besaurrearekin edo mukizapi batekin.
3. Erabili eta botatzeko mukizapiak erabili, eta, ondoren, zakarrontzira bota.
4. Arnas-sintomaren bat izanez gero eta arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, etxean geratu eta deitu 900 20 30 50.

covid lazkao