• Tailerrak, ponentziak, ikus-entzunezkoak, dantza, kontzertuak… 7 eguneko egitaraua atxikita.

Lazkao Txiki Musika Eskolak, 2020ko Kultur Astea ospatuko du martxoaren 23tik 29ra. VI. Edizioa izango da aurtengoa. 19 ekitaldi antolatu dira 7 egunetarako, hainbat gainera, pase ezberdinekin.

Kepa Zubiarrain alkateak hartu du parte Musika Eskolaren egoitzan egin den t agerraldian. Nabarmendu du “herriko eragile desberdinek eginiko elkarlana. Benetan txalotzekoa da. Esparru eta diziplina desberdinetan lanean ari zareten eragileekin sinergiak sortu eta indarrak batzea lortu duzue eta horren emaitza ikusgarria izango dela aurreratzea ausartzen naiz. Besteak beste, Oin Arin, Txindoki gerontologikoa, Maizpide, San Benito ikastola, LazkaoON edota Gerriko kultur Elkarteen elkarlana. Baita Udalarena ere, noski. 7 egunetan, musikari lotutako hainbat ekitaldi eta ikuskizun paregabe ikusi eta entzuteko aukera bikaina eskainiko zaigu lazkaotarrei eta kanpotik gerturatzen direnei”. Herritarrak animatu ditu ekintzetan parte-hartzera: “lan asko dago atzetik eta bizitzea merezi du. Musikaz Blai egin dezagun Lazkao”.

Tailerrak, ponentziak, ikus-entzunezkoak, dantza, kontzertuak… Honakoa da egitaraua:

Astelehena: martxoak 23

13:30/ 14:30 - tailerra
"Gitarra jotzeko modu arraroak"
Irakasleak: Beñat barandiaran
Musika Eskolako 1. gelan

17:30 euskal kantu txapelketa
Arerian

20:00 kontzertu ponentzia
Angel unzu
"Gitarra jotzeko modu bitsiak"
Kultur etxeko erakusketa gelan

Asteartea: martxoak 24

10:30. Bingo musikala
3.adinekoentzat
Orobionen

14:30 - Ipuin Musikatua.
3 saio: hh4,hh5,eta lh1-eko ikasleentzat
Musika Eskolako irakasleen eskutik.
Kultur etxeko erakusketa gelan

19:00 - a.m.a.k
Folk kontzertua
Kultur etxeko erakusketa gelan
Aldez aurretik gonbidapena hartu behar da musika eskolan

21:30 - ikusentzunezkoa
"Sokak" natura,kirola eta musika
Egilea :beñat barandiaran
Arerian (lazkaoko zinema)

Asteazkena: martxoak 25

11:00 - Jubilatuentzako kontzertua.
"Balts,pasodoble eta rantxerak"
Ltme-ko irakasleen eskutik
Orobionen

14:30 - beat box erakustaldia.
Boris Bringas
Euskal herriko beat box txapelduna.
Lh2,3,4,5-eko ikasleentzat
Arerian

19:00 - Attrium Ensemble
Bibolina,biolontxeloa,pianoa eta sopranoa
Kultur etxeko erakusketa gelan.
Ganbara musika

Osteguna: martxoak 26

11:00 eta 14:30 - ikus entzunezkoa
"Sokak" natura, kirola eta musika
Beñat barandiaranen eskutik
Lh6,dbh eta batxilergoko ikasleentzat
Arerian

17:00 musika kalean
Ltme-ko ikasleak
Frontoian

19:00 - kolpez blai
Batukada baino askoz gehiago
Herrian zehar

Ostirala: martxoak 27

11:30- kantu kantari.
Euskal kantak
Ltmeko irakasleak eta maizpideko ikasleak
Maizpideko kontzertu aretoan

17:00 erromeria.
L.t.m.e.ko trikitilariak eta oinarin dantza taldea
Frontoian

18:30 - Ltme-ko conboen kontzertua
Frontoia

Larunbata: martxoak 28

17:00 - lazkaoko 4.trikiti txapelketa.
Frontoian.

Igandea: martxoak 29

13:00 - Gu agustina
Maialen arzallus eta Ereintza dantza taldea
Frontoian.

Musika eskola txikia