• Zinemak eta Arnaba -Lanaibar (Lokiz) zeharkatuko duen mendi ibilaldiak osatuko dute asteburuko eskaintza.

Ostiral honetan, otsailak 28, iritsiko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Lazkaora. ‘Bizi Dantza’ ikuskizuna izango da ikusgai. Jada salgai jarri ziren 350 sarrerak saldu ziren asteak atzera. Arratsaldeko 18:00etan izango da Arerian.

2019 urte amaieran aurkeztu zuten proiektu hau pailazoek, eta izenburuak agerian uzten duen moduan, dantzak izango du protagonismoa. Dantzan etorriko dira pailazoak, ingurukoak ere dantzan jartzeko asmoz. 'Bizi Dantza' ikuskizunak hamahiru abesti batzen ditu, beste hainbeste kantu-kontuekin batera. Proiektu hau, aurrekoak bezala, talde lana izan da eta pailazoekin elkarlanean aritu dira, besteak beste, Vanesa Castaño eta Jon Maya dantzariak edota Leire Bilbao idazlea. Azken horrek hain justu, sortu ditu doinuen hitzak, pailazo taldearekin elkarlanean betiere. Maite Mutuberria ilustratzailea eta Xabier Zabala musikaria ere izan dituzte bidelagun diskoa eratzerako orduan.

Bilbaoren hitzek era honetan aurkezten dute 'Bizi Dantza': «Lurra sortu zen une bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Gero ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak egintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!».

Astelehena bitarte luzatuko da, berriz, zinema eskaintza. Asteburu honetan ‘Adú’ helduentzat eta ‘Las aventuras del Dr. Dolittle’ haurrentzako. Honakoak dira pase ezberdinen ordutegiak:

Adú

• Otsailak 29, larunbata: 19:30 / 22:00.
• Martxoak 1, igandea: 19:30.
• Martxoak 2, astelehena: 21:30. Ikuslearen eguna.

Las aventuras del Dr. Dolittle

• Otsailak 29, larunbata: 17:00.
• Martxoak 1, igandea: 17:00.

Igandean, martxoak 1, mendia izanen da protagonista beste behin. Arnaba -Lanaibar (Lokiz) zeharkatuko duen mendi ibilaldia antolatu da. Goizeko 8:00etan ezarri da irteera Herriko Plazan.