• Udalak, otsailaren 5ean eraikinean izandako suteak herritarrengan eragin zitzakeen segurtasun arazoak zirela eta, espediente administratiboa abian jarri eta eraikina segurtatzeko eskaera luzatu zion jabegoari. Jabeek egokiena etxebizitza eraistea zela erabaki zuten.

Pasa den otsailaren 11ean ekin zitzaien San Prudentzio kaleko 11 zenbakidun etxebizitza eraisteko lanei. Jada obra-hondakinak kentzen dihardute langileek, eremua txukun eta seguru uzte aldera.

Otsaialren 5ean eraikinean izandako sute baten ondorioz oso egoera txarrean aurkitzen zen etxebizitza. Duela urte batzuk ere jasan zuen beste sute bat.

Udalak, egoera horrek herritarrengan eragin zitzakeen segurtasun arazoak zirela eta, espediente administratiboa abian jarri eta eraikina segurtatzeko eskaera luzatu zion jabegoari. Jabeek egokiena etxebizitza eraistea zela erabaki zuten.

San Prudentzio 11