• Abenduaren 20ko eguerdiko 12:00ak bitarte aurkez daitezke eskaerak udaletxean.
  • Eskaera orria www.lazkao.eus –en dago eskuragarri edota udal bulegoetan fisikoki.

Herri baratze urbanoak erabiltzeko eskaera epea zabaldu berri du Lazkaoko Udalak: abenduaren 20ko eguerdiko 12:00ak bitarte aurkez daitezke eskaerak udaletxean.

50 metro koadroko 35 baratze dira guztira, eta Agauntza ibaiaren meandroan daude kokatuta.
Baratze guztiek dute ur hornidura, eta bertan lan egiteko tresna handienak gordetzeko edukiontziak dituzte. Erabiltzaileek arropak, haziak edo tresna txikiak gordetzeko armairuak ere badaude.

Gaur egungo esleipenen iraunaldia 2020ko urtarrilaren 31an amaitzen da eta esleipendun berriek data horretatik aurrera kudeatu ahal izango lukete herri baratzea behin baimena izan ostean.

Honako baldintzak bete behar ditu esleipendunak:

• Lazkaoko udalerrian erroldatua egotea.
• Ezintasun fisikorik ez edukitzea.
• Lazkaoko Udalarekiko zerga-betebehar eta gainerakoen ordainketetan egunean izatea.
• Beste herri baratze publiko bateko erabiltzaile / eskatzaile den familia unitate bateko kide ez izatea.
• Izaera landatarreko lursailen jabe, gozamena edo maizter ez izatea eskatzailearen familia-unitateko kiderik, baldin eta nekazaritza-jarduerarako egokiak badira, eta horrelako lurrik inon ez izatea.

Eskaera orria www.lazkao.eus –en dago eskuragarri edota udal bulegoetan fisikoki.

Edozein zalantza argitzeko Udalera bertara daiteke, 943 08 80 80 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi.

Herribaratzak page 001