Albisteak

  • Eneko Agirre Uranga, Maria Pilar Perez Calvo eta Gregorio Aizpurua Urbiztondo izan dira zinema denboraldiko hiru bonoen irabazleak. 3 zozketa gehiago egingo dira urriaren 28a bitarte.
  • Egitasmo honen helburu nagusia Lazkaoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak ikusarazi eta balioan jartzea da.

Lazkaoko Udalak, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen biziberritze planari jarraiki, “Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon” kanpaina jarri zuen martxan hirugarrenez irailaren 30ean. Kanpaina honetan herriko 38 merkatari eta 22 ostalari ari dira parte hartzen.

Urriaren 28ra bitarte egongo da martxan. Ordura arte, ostalariek eta merkatariek txartelak banatuko dituzte bezeroen artean kontsumitzeagatik lortutako eranskailuekin osa ditzaten eta ondoren Udaleko kutxan sartu. Kutxan jasotako txartelen artean lau zozketa egingo dira aisialdiarekin lotutako lau sari erakargarrirekin.

Hain zuzen, lehen saria zozketatu berri da: Eneko Agirre Uranga, Maria Pilar Perez Calvo eta Gregorio Aizpurua Urbiztondo izan dira zinema denboraldiko hiru bonoen irabazleak. Hurrengo zozketak honakoak izango dira:

  • Urriak 14: Hiru e-book, irakurketaz gozatzeko.
  • Urriak 21: Kiroldegirako urte baterako hiru bazkidetza.
  • Urriak 28: Hiru afari Lazkaoko jatetxe batean, 4 pertsonentzako.

Azken urteetan Lazkaon martxan jarri diren mota honetako kanpainen bidez, Lazkaoko Udalak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak ikusarazi eta balioan jartzea du helburu. Negozio hauek herriko ekonomiari eta lanpostu sorrerari egiten dioten ekarpena aintzakotzat hartzekoa da.

Beraz, udazkenen honetan ere, herriko merkatarien eta ostalarien eskaintzez gozatzeak saria izango du. Animatu eta hartu parte.