Albisteak

  • Orain arteko eran, Lazkaokoa den orok, Eusko Jaurlaritzara zuzendutako dokumentuak Udalean erregistratzen jarrai dezake.

Lazkaoko Udalak 2011an Eusko Jaurlaritzarekin “Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza” hitzarmena sinatu zuen, lazkaotarrek erosotasunez tramite oro herrian egin zezaten ahalbidetuz. Hitzarmen honen baitan bi erakundeek bata bestearen erregistro lanak egingo zituztela hitzartu zen, hau da, Lazkaoko Udalari dagokionean, honek Eusko Jaurlaritzara zuzendutako idatziak hartu, sarrera eman, eta jarraian hauek Eusko Jaurlaritzara bidaltzeko eginkizuna bere gain hartuko zuela.

Inguruko herrietako herritarrak ere Lazkaora etortzen ziren Eusko jaurlaritzara zuzendutako beren dokumentuekin eta honek Udalean sortzen duen gainkarga dela eta, hitzarmena ez berritzea erabaki da.

Hala ere, zerbitzua ematen jarraituko du Udalak, baina lazkaotarrei soilik, eta hori hitzarmen honetatik kanpo burutuko da. Beraz, orain arteko eran, Lazkaokoa den orok, Eusko Jaurlaritzara zuzendutako dokumentuak Udalean erregistratzen jarrai dezake.

Edozein zalantza argitzeko Udalera bertara daiteke, 943 08 80 80 telefonora deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatzi.