Albisteak

  • Helburu du herritarrak kirolera eta korrikara gerturatu eta animatzea.
  • Asteartero arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara izango da aukera Kiroldegian hasita. Ez da izena eman beharrik; hitzordura bertaratzearekin nahikoa da.

Irailaren 17an emango zaio hasiera ‘Kirolera’ ekimenari. Helburu du herritarrak kirolera eta korrikara gerturatu eta animatzea, bakoitzaren erritmoa eta ahalmena errespetatuz eta elkar lagunduz.

Hitzordua astearteetan ezarri da, arratsaldeko 19:00tatik 20:00tara, kiroldegian hasita. Ez da izena eman beharrik; hitzordura bertaratzearekin nahikoa da.