Aitziber Garmendiaren eta Joseba Apaolazaren antzezlana Arerian ikusi ahalko da, 22:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da.

Frank unibertsitateko literatura irakaslearen paperean arituko da Apaolaza. Garmendia, berriz, Rita izango da, Franken ikaslea eta pelukera. Frank etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztu egingo du.

Bi mundu aparte irudikatzen dituzte pertsonaiek, baina antzezlanak bestelakorik erakutsiko du, Txalotik adierazi dutenez, “sarritan, ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena”.