Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako txapelketa da, eta Ordiziako Altamiran eta Lazkaoko Harizti zelaian jokatuko dira finalerako sailkatze partidak.

Lazkaon, 09:00etatik 13:00etara jokatuko dira partidak. Finalak Altamiran izango dira, arratsaldean.

Haurugbya prestigio handiko txapelketa da, izan ere oso maila altua duten taldeek irabazi izan dute. Iaz, Bidarteko taldeak. Aurtengo partaidetza zerrenda ere ez da makala. Oso talde onak, hamahiru guztira: Madrilgo Liceo Francés, Burgosko Aparejadores, Aragoiko selekzioa, Durango Errugbi taldea, Orkli Ordizia, Anglet, Porte de Bearn, Boucau Tarnos, US Bardos, Bal, Ondres, Pont Long eta Sara Senpere.