Onda Vasca irratiko "Gipuzkoako Kale Nagusia" programa Lazkaotik egingo da bihar, osteguna.

Itziar Alduntzinek gidatutako saioan hainbat herritarrek parte hartuko dute. 11:00etatik 13:00etara izango da, eta emisioa zuzenean egingo da Areriatik. Irratsaio irekia izango da, eta nahi duenak zuzenean ikusi ahal izango du.