Lazkaoko plazako frontoian izotz pista dago jarrita. Bihar, igandea, izango da bertan ibiltzeko azken eguna.

Honako ordutegian dago irekita: goizez 11:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:30etik 20:30era. Ostegunaz geroztik dago irekita, eta dagoeneko gaztetxo ugarik gozatu dute bertan, izotzetan irristaketan. Ikusi jarraian hainbat irudi (Yurena Paniaguaren argazkiak):