Lazkaoko Udalak eta Lazkaon merkatari elkarteak antolatutako 'Lazkao Txiki Kontu Kantari' egitasmoko lehen saioa egin zen ostiralean, urriak 19.

Hurrengo saioa urriaren 26an izango da, ostirala, eta hirugarren eta azken saioa urriaren 31n. Gogoratu edonork parte hartu dezakeela, egitasmoarekin bat egin duten herriko denda eta tabernatan dauden izen emate orriak beteta. Informazio gehiago esteka honetan dago:Lazkao Txiki Kontu Kantari kanpaina.