Kirol Astearen barruan, larunbatean egingo diren mendi jolasetan tirolina jarriko da Joxemiel Barandiaran kiroldegitik plazara.

Tirolina jartzeko eta kentzeko, zein tirolina erabilgarri dagoen bitartean, hainbat murrizketa egongo dira aparkaleku kopuruan eta aparkalekurako sarrera-irteeretan.

Hainbat aparkaleku plazatan ezingo da aparkatu egun guztian zehar. 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, berriz, aparkalekura sartzeko edo aparkalekutik irteteko kiroldegi aldeko errepidea itxita egongo da. Aparkalekura sarrera-irteera guztiak udaletxe aldeko bidetik egin beharko dira.