VII. Basherri Eguna egingo da igandean Lazkaon. Urtero bezala, goizean zehar izango da, plazan eta inguruetan.

Bederatzietatik aurrera eta arratsaldeko 14:00ak arte, herriko nekazarien eta baserritarren produktuak eta abereak ikusteko, erosteko eta dastatzeko aukera egongo da. Pintxoak eta salda beroa ere egongo da. Eguerdian omenaldia egingo zaio herriko nekazari bati.

Urtero bezala, herriko produktuekin osatutako bi saski ere zozkatuko dira. Azoka itxi baino pixka bat lehenago egingo da zozketa, 13:30ak inguruan. Goiz guztian zehar Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariak plaza inguruan ibiliko dira eta Enpaundi baserrikoek erakustaldia ere egingo dute. Aurten, "Arto hostoekin ehuntzen" izena eman diote erakustaldiari.