Abenduak 15, osteguna, arratsaldeko 18:30ean "Biziekin errefuxiatuekin" erakusketari irekiera emango zaio hitzaldi-solasaldi batekin.

Datorren abenduaren 16an hitzaldia "Bikote harremana konstelazio familiarren ikuspuntutik".

Gabonak ERAKUSLEIHO contenido

LazkaOn eta Lazkaoko Udaletik gure esker-ona adierazi nahi dizuegu herrian erosteagatik. Zuen erosketei esker Lazkaoko merkataritza bizirik mantentzen da eta kalean bizipoza somatzen da.

Bozkatu zure erakusleiho gustukoena eta parte hartu sari hauen zozketan: 400 €ko bono bat + 150 €ko 4 bono.

Bozkatzeko denda parte-hartzaileetan dauden boto-txartelak bete eta eraman Udaletxera. Nahiago baduzu LazkaOn-en facebookera (@lazkaon) mezu pribatu bat bidali zure denda gustukoena zein den adieraziz.

Bozka emateko epea abenduaren 23an amaituko da.

Gabonetako udal zerbitzuetako ordutegia:

2016ko Eguberritako egitaraua:

Iturgaitzagako Urbanizazio lanen barne, Hiribarren kalean asfaltatze lanak burutu ahal izateko egin behar diren prestaketa lanak direla eta datorren astelehenean, abenduaren 12an hasi eta abenduaren 23 arte Hiribarren kalea erabat itxiko da trafikoarentzat.

Trafikoari dagokionez, Hiribarren kalean egin beharreko lanak direla eta bi errailak erabat itxiko dira eta Lazkaorako sarrera irteerak Iturrialdea kalean egokitutako bide berritik egin beharko dira.

Sortu daitezkeen eragozpenak ahalik eta eramangarrienak izan daitezen, Udaletik dei egiten dugu, ipinitako seinalizazioari kasu egiteko, abiadura errespetatzeko, eta ahal den neurrian, herriko sarrera irteerak egiterakoan Ataun aldeko sarbidea erabiltzeko.

"Mendekotasun egoeran dauden pertsonen mobilizazio eta transferentziak" ikastaroa Orobionen abenduaren 15ean hasiko da.

Interesa izan ezkero Udaletxeko gizarte zerbitzuetan izena emateko epea abenduaren 12ra arte irekita egongo da.

Informazio gehiago

AUZOLANERAKO DEIALDIA:

EGUNA: Abenduak 3, larunbata.

ORUDA: Goizeko 8:00tan.

Elkartzeko tokiak: Izar-Baso baserria eta Lartxai Elkartea.

JOXEMIEL BARANDIARAN UDAL KIROLDEGIAK ABENDUAK 5etik 9ra BITARTEKO EGUNETAN BERE OHIKO ORDUTEGIA MANTENDUKO DU.

Abenduak 6 eta 8an, astearte eta ostegunean, igande eta jai egunetako ordutegian irekiko ditu ateak, goizeko 9,00etatik eguardiko 13,30ak bitartean.
Abenduak 6, 7 eta 9, astelehen, asteazken eta ostiralean ohiko lanegunetako ordutegia izango du. Goizeko 7,00tan ireki eta gaueko 21,30ak arte irekita.

IKASTAROEI dagokionez, astelehen eta asteazkenean normaltasunez emango dira. Ostiralean ez da izango ikastarorik.

KMG estudioren eskutik, azaroaren 28an eta 29an Arerian burutzen ari den erakusleiho ikastaroan, 27 merkatari ari dira parte hartzen. 

 

Lazkaoko Udalak, Etxebizitza eta Jarduera Ekonomikorako batzordetik, Ikom Komunikazioa enpresarekin elkarlanean, herriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen eskaintza ezagutu eta inbentariatzeko lan bat burutu du azken hilabetetan. Orain, informazio guzti hori modu erabilerraz batean sailkatu eta herritarren eskura jartzea erabaki du, “Lazkaoko Merkataritza Gida” paperean argitaratuz.

diMerkataritza eta Ostalaritza sustatzeko dirulaguntzen onarpena.

Lazkaoko Udalak, eman dio behin betiko onarpena Lazkaoko Merkataritza eta Ostalaritza sustatzeko dirulaguntzen oinarriei. Dirulaguntza hauen xedea, 2016 urtean zehar merkataritza eta ostalaritza jarduera berriak sustatzeko eta irekita daudenak berritu eta modernizatzeko erraztasunak ematea da.

Datorren azaroaren 25ean, ostirala, udal liburutegian eta arratsaldeko bostetan ipuin kontaketa izango dugu.

Ipuina "Emakumeak maite ez zituen herria" 5-9 urte bitarteko haurrentzat izango da.

Kepa Junkera eta Sorginak abenduaren 2an, ostirala, Areria aretoan gaueko 10etan. Sarrerak aurrez salgai Udaletxean 10 €tan.

Lazkaoko Udalak Iparra Hegoa programari dagozkion diru-laguntzak eman dizkio ostegun honetan Udaletxean erakunde onuradunen parte hartzearekin egindako ekitaldian. Hamar proiektu dira aurten laguntza jaso dutenak. Guztira 52.000 euro banatu dira. Hauekin batera, Jessica Cantero Lazkaoko kooperante gazteak Kenyan burutu duen programa azaldu du.

Gabonetako kanpainaren antolaketa martxan, Udala eta Lazkaon merkataritza elkartearen artean