Leku bat munduan

13 Abe 2018 – 21 Abe 2018
Lekua: Kultur Etxea

"Beste mundu bat posible da" ekitaldiaren 20. aldia prestatu du Rwanda taldeak eta San Benito Ikastolak Gabon hauetarako, eta ekintza ugari antolatu ditu. Horien artean, "Leku bat munduan" erakusketa eta bidezko produktuen salmenta. Erakusketaren irekieran solasaldi bat egingo da, abenduaren 13an, 18:30ean, bizimodu berri baten bila Lazkaora eta inguruetara iritsi diren hainbat migranteren esperientzia ezagutzeko eta konpartitzeko.

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA: Abenduaren 13tik 21era.

  • Astelehenetik ostiralera: 16:30-19:30
  • Larunbata: 12:00-13:30 / 18:00-20:00
  • Igandea: 12:00-13:30